
Bilboko taberna eta komunetan badago marrazki misteriotsu bat: aterkidun itzal bat. Sirimiri da, Juan Carlos Egillor donostiarrarena. Bere lagunen arabera, «zegoen donostiar bilbotarrena».

30 bete ditu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrak (AET) ikasleei antzerkiaren munduko ateak zabaltzen. Formakuntza eszeniko hutsetik haratago doan eredu bat finkatu du, ikasleei garapen pertsonalerako eta eguneroko bizitzarako ezinbesteko erremintak emanez.

GEBehatokiak Espainiako Gobernuari eskatu dio Quesadari "aitorpen instituzionala eta erreparazio morala" egiteko, eta Donostiako Udala ere interpelatu du. Frankismoaren errepresioaren ondorioz hildako lehenengo etakidea izan zen donostiarra.

Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezia iragarri du biharko Europa ligako partidarako. Amara Berriko trafikoa moztu egingo dute, Anoeta estadioaren inguruan.