
Sarroeta auzo elkarteak deituta, joan den astean, 26 lineako autobusa auzoan hartu, eta Bulebarrera joan ziren Martuteneko bizilagunak, protesta egitera. 120 erabiltzaile inguruk parte hartu zuten mobilizazioan. Jon Insausti alkateak dio bizilagunen eskaerei erantzun bat ematen saiatuko dela.

Kirola, zientzia eta ekintzailetzarekin batera, berrikuntzak izan dira protagonista WeekINN, XIII. Berrikuntzaren Astearen programazioko ‘Kirola, zientzia eta ekintzailetza: eragina sortzeko eta negozioak garatzeko aukerak Donostian’ saioan.

Isiltasuna ez da inoiz erabatekoa izaten Viktoria Eugenia antzokian. Teloia erortzean, mende bat baino gehiago duen istorio bat esnatzen da. Miss Vicky da, antzinako Txina aretoan modu traumatikoan hil eta garaiko boteretsuek ezkutatu zuten korista gaztea.

Txuri Urdineko mutilek, Askatuak Gipuzkoa Basket eta Ibaeta Basket taldeek eta Realeko futbol taldeko neskek etxean jokatuko dute —mutilek, berriz, kanpoan—.

Garaipena gertu izan arren, Europa ligako bigarren jardunaldian txuri-urdinek berdindu egin dute Union Saint-Gilloiseren kontra (1-1).