Igarotako bidearen kronologia bat

Guztiak

Lur Aiartza eta Asier Ostolaza, Ernaiko kideak

«Erakutsi nahi dugu badaukagula zer defendatu, zer eraiki; badaukagu Euskal Herria irabazteko aukera»

Euskal Herria irabaztera ateratzeko deia egin du Ernai gazte antolakundeak, hilaren 13rako. Taldeko kide Lur Aiartzak (Parte Zaharra, 2002) eta Asier Ostolazak (Morlans, 2004) eman dizkigute mobilizazioaren xehetasun guztiak.

Kontxako Bandera
kontxa
osasun sexuala

Ilunpean dagoen tokian argia bota beharra dago

Zer da sexualki osasuntsu egotea? Luzaroan, erantzuna beldurretik eta arriskutik eraiki da: infekzioak saihestea eta preserbatiboa erabiltzea. Ikuspegi horrek, ordea, ekuaziotik kanpo utzi ditu giza esperientziaren zutabe nagusiak: plazera, desira, komunikazioa eta ongizate emozionala. Gaur, irailak 4, Osasun Sexualaren Munduko Egunarekin bat eginez, ikuspegi tradizional horren mugak hausteko zenbait profesionalen ahotsak bildu ditugu.

Arrauna
xubane
Xubane Uribarrena, Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlaria

«Sekulakoa izan zen bat irabaztea, eta orain onenen marka berdindu dezakegu»

Bosgarren Euskotren liga irabazi berritan, bosgarren Kontxako Bandera du begiz jota Xubane Uribarrenak (Gros, 1999). Izan ere, Donostia Arraun Lagunak-eko bost arraunlarik aukera dute bosgarrenez irabazteko, eta bera da horietako bat.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide