
Realak gol festarekin gainditu du Lillestrom, Europa ligako ligaxkaren hirugarren jardunaldian (0-6). Oiartzabalek erakustaldia eman du.

Donostian, azken urteotan, kale egoeran egotea ez da erraza. Egoeraren gogorrari, Poliziaren indarkeria gehitzen zaio. Baina, baita ere, uste baino donostiar gehiagoren gorrotoa. Talde erreakzionarioen jarraitzaileak, beldurrak eta gorrotoak hauspoturik, etengabeak dira migratzaileen kontrako bortizkeria jarrerak. Azkenetarikoa, Egiako tiroketa. Udalak bere esku dagoena egiten duela dio. Datuek ez diote hori, ordea.

Gregorio Gonzalez Galarza posta banatzen aritu zen urte luzez. XX. mendearen hastapenetan, zeregin horretan zapaldutako kale eta txokoak argazkitan jaso eta posta txarteletan argitaratzen hasi zen. Hamarkadak geroago, Donostiaren memoria bisuala osatzen dute, eta horietako batzuk Ernest Lluch Kultur Etxean ikus daitezke.


Norvegiako Lillestrom taldearen kontra jokatuko dute txuri-urdinek, Europa ligako ligaxkako hirugarren jardunaldian (21:00).