Elias Kerejetak 'El Desencanto' film entzutetsua erretiratu zuen Zinemalditik, duela 50 urte, "errepresio bortitzaren aurka protesta egiteko". Iskanbila handia sortu zen Zinemaldiaren inguruan horren guztiaren harira. 'El Desencanto' film zaharberritua proiektatuko dute aurten Donostiako Zinemaldian.


Vincent Peiraniren akordeoi birtuosoa lehenik eta Erik Truffazek eta Antonio Lizanak Miles Davisi egindako omenaldia ondoren, bukaera bikaina eman zioten aurtengo jazz zaleen zita handiari.

Jazz garaikidearen bi arlo oso desberdin ikusi eta entzun ahal izan zituzten plaza bete zuten zaleek, Azar Lawrencen eta Cecile McLorin Salvanten eskutik; hura gaua atzokoa!

Donostiako 61. Jazzaldia bere osotasunean hasi zen atzo (hilak 23), Kursaal auditorioko eta Trinitate plaza enblematikoko kontzertuekin. Baita indartsu hasi ere, Samara Joyren, David Murrayren eta Joe Lovanoren eskutik.

Udako beroari aurre egiteko izozki dastaketa freskagarri baten gisa aurkezten digu aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia Ignacio Arakistainek: betiko «zapore» klasiko eta arrakastatsuen itzulerak —hala nola Juan Diego Florez edo Grigory Sokolov— sorkuntza berritzaileekin eta interprete gazteen freskotasunarekin uztartuko dira edizio honetan.