Kaleko Afari Solidarioak taldeak udalaren partetik jaso duen debekua salatzeko agerraldia egin du, udaletxearen aurrean. Mobilizaziora deitu dute biharko (hilak 29), 20:00etan, Plaza Berritik abiatuta.


Donostiako tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen udala, eta hiriko ostatu turistikoetan bisitariek egiten dituzten egonaldiak zergapetuko ditu.

Kaleko afari solidarioen debekuaren aurrean, "alternatiba" gisa, milioi erdi euro gehiago bideratuko ditu udalak Otorduak programara, egunean "ehun otordu gehiago" eskainiz. KASek, aldiz, 300 bat afari banatzen ditu egunero.

Olatz Yarza Mugikortasun zinegotziak konpromisoa agertu du auzotarrekin lantzeko azpiegituraren proiektua.