
Epaituak eta baztertuak izateko beldurrak isilarazi egiten ditu buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak. 40 urte daramatza, hain zuzen ere, Agifes elkarteak pertsona horiek zaintzen eta artatzen; Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian —bihar, hilak 10—, diagnostikoaren azpian dauden pertsonak ikusteko beharraz aritu da elkarteko psikologo Iker Arrizabalaga (Erdialdea, 1975).

Etxean jokatuko dute asteburuan Realeko futboleko mutilek eta belar hockeyko neskek, baita Txuri Urdineko mutilek ere. Etxetik kanpo lehiatuko dira, aldiz, Ibaeta Basket, Askatuak Gipuzkoa Basket eta Txuri Urdineko neskak.

Esaldi gogaikarri horietako bat da «inoiz ez da berandu», baina, Ines Perez Artachoren kasuan (Cenicero, Errioxa, Espainia, 1941), hala da. Intxaurrondotarra da aspalditik, eta, hain zuzen ere, auzoan hasi zen korrika egiten, 54 urte zituela. Hortik, estatuko abiadura lasterkari beteranoena izatera eta hamarnaka domina, garaikur eta errekor lortzera. 85 urterekin, ez du kirola uzteko inolako asmorik.