Goizetik arratsaldera, hainbat mobilizazio iragarri dituzte sindikatuek Donostian, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako. 12:30ean eta 18:00etan izango dira manifestazio nagusiak.


Larratxoko familia zaurgarri batek etxegabetze arriskuan jarraitzen du. Kaleratzea gelditzera deitu dute, greba orokorraren egunean bertan.

Lantaldeak bat egin du etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Horrekin batera, grebaren jarraipen zabala egingo du hedabide honek asteazkenean.

Nesken futbol taldeak azken minutuan irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2), eta mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Rayoren aurka (1-0).